AMA
Azokan eta inguruko ekoizle txikien produktuak erabiliz eta sukaldaritza tradizionalean oinarrituta, gazte hauek plater berritzaileak prestatzen dituzte. Javi Rivero eta Gorka Rico sukaldari iraultzailearen saria jaso zuten Madrid Fusión 2023 kongresuan, eta baita Michelin izar bat, Michelin Izar Berde bat eta bi Repsol Eguzki dituzte.
Erreserba
HIKA
Roberto Ruiz gidatutako taldea sukaldaritza tradizionalaren eta bertako produktuen gaitasun guztiak aprobetxatzen ditu. Sukaldaritza sinplearen oihartzuna da, plater bakoitzean produktuak duen zaporea nagusitzen den ingurune eder batean. Tolosako Babarrunak antzinako egur-sukaldeetan prestatuak, azokan erositako beste ehunka produktu, eta parrillan egindako arrain eta txuletak dira izar nagusiak: guztia txakolin mota desberdinekin uztartzen da, jatetxea kokatzen den upeltegian ekoiztua. Jatetxe hau Michelin Izar Berde batekin eta bi Repsol Eguzkirekin saritua izan da.
Erreserba
BAILARA
Dotore Iriarte Jauregia hotelaren barruan kokatua, plater bakoitza altxor bate moduan prestatzen du, bitxi betea, sukaldari ezaguna den Enrique Fleischmann-ek. Bere sukaldaritza autoreena da, berritzailea eta sortzailea itxuran, zintzoa produktuen aukeraketan eta zaporeen eskaintza aberatsa. Jatetxe hau Michelin Gidan ageri da eta Repsol eguzkia du.
Erreserba
IRIARTE
Bertako eta garaiko produktuak omentzen dituen jatetxe bat, une horretan aurki daitezkeen onena eskaintzen duena. Plater nagusia txahaltxoa da, jatetxetik metro gutxira familiako baserrian hazia: benetako plazer bat. Repsol eguzki bateko establezimendua da.
Erreserba
ASADOR NICOLÁS
Tolosa hiriko haragi-erretegietako beste klasikoetako bat da, gaur egun Ruiz familiaren hirugarren belaunaldiek kudeatua. Txuleta da bere erreferentzia nagusia, eta bere ezaugarri nagusia produktu onenak hautatzea da. Gozoenentzako erreferentea. Repsol eguzki batekin saritutako jatetxea da.
Erreserba